Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 11n, larunbatean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrera: 6 euroOrkestra klasikoak seriotasunarekin eta diziplinarekin lotzen ditugu. Aurreiritzi horiek apurtuko ditu Empordako ganbera-orkestrak (OCE) bihar Altsasun. Kataluniako orkestrak kontzertu entretenigarri eta barregarria eskainiko du, kalitatezko musikari uko egin gabe. Ezaugarri horiek ditu Concierto desconcierto emanaldiak.Iruñeko Gaiarre antzokian, Baluarten edo Vienako antzokian inoiz egon ez denak ere badaki zein den orkestra klasiko baten ohiko eszenaratzea: zuzendariak du aginte makila, eta haren aurrean formal eserita dauden musikariek zintzo jarraitzen dituzte bere esanak. Empordako ganbera-orkestran ordea, iraultza izan da. Musikariak zuzendariaren kontra matxinatu dira. Baina zuzendaria ez da atzean geratu... mendekua hartzea erabakiko du. Ezohiko planteamendu horretatik abiatuta, kontzertu berezia eskainiko du Empordako orkestrak. Musika klasikoan eta garaikidean esperientzia handia duen ganbera taldeak beste pauso bat eman du: gaurko eta atzoko musika ezaguna umorez busti du. Carles Coll zuzendariaren aginduetara (edo haren bizkarrera), Rossini, Falla, Turina, Mozart, Rodrigo edo The Beatles-en obra ezagunak eskainiko dituzte.