Txillardegi gogoan

Guaixe 2012ko otsailaren 13a

Testu bazkak berriki hil den Jose Luis Alvaren Enparantza, Txillardegiri, eskainiko dizkio otsaileko bi saioak. Euskal letren aro modernoa ekarri zuen idazlearen zenbait lanen pasartea dastatu eta ezagutzeko aukera ona da. Lehen saioa otsailaren 1ean egin zuten. Hurrengoa, berriz, etzi izanen da. Ateak irekita daude interesa duen ororendako. Antolaketa lanak errazteko, bihar arteko izena eman behar da Altsasuko udal liburutegian, Itsasi euskaltegian edo altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean. Testu bazka Altsasuko Kima euskara taldearen ekimenez sortu zen. Lagundutako irakurketa bat egitean datza. Euskaraz idatzitako testu labur bat irakurtzearekin hasten da saioa. Irakurri ondoren, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari mamia ateratzen saiatzen dira. Ez da etxerako lanik izanen, saioan bertan irakurtzen dira pasarte labur batzuk. Gainera, saio guztiak independenteak dira.