Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurtik hasita eta igandera bitarte Londresen Munduko kopako 4. eta azken kanporaketa jokatu da. Lasterketa garrantzitsuak izango dira egun hauetakoak, bertan erabakiko baitira nortzuk izango diren udan Londresen bertan jokatuko diren Joko Olinpikoetan parte hartuko duten kirolariak.Hodei Mazkiaran, Unai Elorriagarekin batera pistako bizikleta probetan parte hartuko du. Txirrindulari altsasuarra, keirin probetan ariko da. Beijinen jokatu ziren aurreko lasterketak eta Mazkiaranek ez zuen oso emaitza ona lortu, hala ere egun hauetan indar guztiak jarri beharko ditu olinpiadetan parte hartu nahi badu.