Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Foruzaingoak ostiralean 38 urteko gizon altsasuarra atxilotu zuen, hilaren 7ko goizaldean taberna batean izan ziren kalteen eragilea delakoan. Egun hartan Alde Zaharreko taberna bateko toldoari su eman zioten eta garrek zulatu egin zuten. Suhiltzaileek itzali zuten sua. Horretaz aparte, toldoaren euskarriak ere kaltetu ziren. Tabernaren jabeak salaketa jarri zuen eta ikerketaren ondoren kalte delituagatik atxilotu dute altsasuarra. Bestalde, domeka goizaldean frontoi ondoan bost edukiontziri su eman zieten.