Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Autobus enpresako ELAko delegatu batek larunbatean jasandako "irain publikoak eta erasoa" salatu ditu Sunsundeguiko enpresa batzordeak. ELAk eta UGTk alde bozkatu zuten eta LAB abstenitu egin zen. Enpresa batzordeak zabaldu duenez, larunbatean Sunsundeguiko langile ohi batek ELAko delegatu bat iraindu, bulkatu eta eraso zuen. Enpresa batzordeak zabaldu duenez, "langile ohi horrek borondatez utzi zuen enpresa eta kalte-ordaina onartu zuen, urte baten ondoren bueltatzeko aukera egon arren". Enpresa batzordeko kideen ustez bere ardura "dituzten aukeren arabera langileen eskubideen defentsara" mugatzen dela. "Uste dugu egoera horiek ezin dutela gizarte harremanetara pasa, eta gutxiago halako erasoetara iritsi". Errespetua eskatu du enpresa batzordeak.