Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jaunarena-Cecilio / Tainta-ArgoteSaralegi-Otxandorena/ Ezkurdia-MerinoGaur gauean Altsasuko Burunda pilotalekuan Binakako promozio txapelketako partidaz gozatzeko aukera izango da. Jaunarena eta Ceciliok Tainta eta Argoteren kontra jokatuko dute. Jaunarena eta Cecilio sailkapenean lehen postuan daude jokatutako 6 partiduetatik 5 irabazita. Tainta eta Argote berriz beheko partean daude partida bakarra irabazi eta gero.Gaueko bigarren partidan hainbat aldaketa egon dira. Hasiera batean Saralegi eta Patxi Ruiz Ezkurdia eta Pascualen kontra jokatu behar zuten. Baina Patxi Ruiz ez da Altsasun izango, hernia diskal bikoitza du eta astelehenean egingo diote ebakuntza. Lizarrako atzelaria hilabete eta erdi egon beharko da atseden hartzen, bere partez Otxandorenak jokatuko du. Pascual ere ez da Ezkurdiaren batera lanean ariko. Atzelaria Ezkurdiarekin oso ongi jokatzen aritu da debutatu zuenetik, baina abartzuzarra Zubietaren partez arituko da binakakoan. Bere ordez Merino errioxarra ariko da.