Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean despeditu zen aurtengo Munduko Kopako laugarren eta azken kanporaketa. Bertan mundu osoko txirrindulariak udako Joko Olinpikoetan parte hartu ahal izateko puntuak lortzeko ahaleginetan aritu ziren. Euskal ordezkaritza ere bertan izan zen, horien artean Hodei Mazkiaran. Txirrindulari altsasuarrak keirin eta 200 metrotako lasterketetan parte hartzekoa zen. Mazkiaranek ostiralean keirinean aritu zen, baina espero baino akabera okerragoa izan zuen.Lehen itzulian, altsasuarrak oso aurkari gogorrak izan zituen ondoan eta bereziki Bourgain garaiezina. Txirrindulari frantsesak indar handiz hasi zuen lasterketa eta Markiaran bera gurpila jarraitzen saiatu bazen ere ezin izan zen abiadura horretan mantendu. Akaberan 4. postuan iritsi zen helmugara eta bigarren aukeraraino itxaron behar. Txartela lortzeko lasterketan gauzak ez ziren askoz hobe joan. Azken itzulietan Brasilgo txirrindulariaren mugimenduek italiarrak Hodei kolpatzea eragin zuen, txirrindulari altsasuarra lurrera eroriz. Erorketa oso ikusgarria izan zen eta hasiera batean okerrena pentsatzen hasiak zeuden. Mazkiaran altxatzeko keinuak egiten zituen arren, gerri atzeko aldeko kolpeak ezin zion uzten. Hala ere, miaketa sakona egin ondoren ez zirudien hain handia izan zenik erorketa.200 metrotan parte hartzeko prestZalantza handiak zeuden txirrindulariak igandeko 200 metrotako proban parte hartu ahalko zuen edo ez, baina Hodei uste baino hobeto jaiki zen eta lasterketan aritu ahal izan zen.