Irujo Etxeak talde-lana aurkeztuko du AltsasunIrujo Etxea elkarteak bere azken publikazioa aurkeztuko du datorren astean Altsasun: Nafarroaren konkista (1512-2012). Aurkezpena liburuaren egiletako batek, Koldo Viñualesek, eginen du. Hitzaldi didaktikoan historiako gertakari garrantzitsuenak azpimarratuko ditu.Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenetik 500 urte betetzen diren honetan, zenbait ekimen eta jarduera antolatzen ari diren. Koldo Viñualesek esan digunez, "Nafarroako Gobernua mendeurrena haren modura ospatzen ari da. Horren aurrean, beharrezko iruditzen zitzaigun gertakari historiko horien irakurketa zuzena egitea". Helburu horrekin argitaratu dute liburua. LiburuaNafarroaren konkista (1512-2012) liburua talde-lan baten emaitza da. 16 historialari eta idazlek parte hartu dute ekimenean. Egileen artean izen ezagun asko daude. 1512 eta 1530 artean, Nafarroako konkistaren bitartean, izandako gertaerak aztertzen dituzte. Zenbait gai landu dituzte: testuingurua, Iparraldeko erresuma, Lizarrako gaztelua, erronkariarren papera, Nafarroako estatua... Artikulu gehienak gaztelaniaz idatzita daude, baina euskarazko laburpena dute. Liburua salgai dago ohiko lekuetan, 5 eurotan.IdazleakAngel Rekalde, Joseba Asion, Luis Maria Martinez Garate, Peio Esarte, Toño Ros, Iñigo Saldise, Peio J. Monteano, Floren Aoiz, Iñaki Sagredo, Pablo Orduña, Koldo Viñuales, Mikel Sorauren, Alvaro Adot, Ion Oria, Tomás Urzainki eta Iñaki Perurena.