Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Milioi bat euroko inbertsioa egin du azken bi urteetan Aldakinek. Robotika enpresa zabalduko du AltsasunSakanan egindako robot bat aurkezten ari da Aldakin enpresa astearteaz geroztik eta heldu den asteazkenera arte. Robot horretan interesa azaldu duten 50 enpresa baino gehiago pasako dira egun hauetan Aldakinek Isasia industrialdean duen egoitzatik. Robota garagarrilean merkaturatuko du enpresa altsasuarrak, estatu iparraldean, Frantzian eta Alemanian. RobotaMetalezko pieza handiei bizarrak kendu, arbastatu eta leundu egiten ditu. Robotika, ingeniaritza, softwaregintza eta ikusmen artifiziala uztartzearen ondorio izan da robota. Guztia merkatuko estandarretara egokituta. Aldakin proiektua garatzeko Kataluniako Kuka robotika enpresarekin eta Visionerf ikusmen sistemak garatzen dituen enpresa frantziarrarekin batera garatu du. 3 dimentsioko (3D) ikusmen zelula baten bidez pieza eskaneatzen du robotak eta bere 3Dko irudia egiten du. Jasotako irudia piezaren planoarekin (CAD) konparatuko du. Hori egin ondoren, robota lanean hasiko da CAD eredua kontuan hartuta, ibilbidea eta toki bakoitzean egin beharreko presioa kontuan izanik. Robotak gainera, 2D ikusmen sistema du, produktuaren kalitatea egiaztatzen duena. Orain arte forja eta fundizioko piezei eskuz kendu izan zaizkie ekoizpen prozesuan sortutako bizarrak. Lan nekagarri horrekin bukatu, lan segurtasuna handitu, bizarra kentzeko prozesua bataz beste %60 txikitzea da eta akaberetan prezisio eta kalitatea hobetzea da robotarekin lortuko dena. 1.350.000 euroIkerketa, garapena eta berrikuntzan (IGB) dirutza hori inbertitu du Aldakinek azken lau urteetan. Gehiena aurkezten ari den robotak eraman du. Bestalde, iaz negozioa %20 hazi zen, 10 milioi eurora iritsi arte. Bisitari sakandarrakRobotaren berri bertatik bertara izanen duten ibarreko enpresak: Sakana kooperatiba, Aceros Moldeados Lacunza, SakanaLaser, Lacunza Kalor Group, Embutidos Arbizu, Utzubar, Magotteaux, Eguzkia, Ingenieria Iradi, Jatorman eta Cementos Portland. Robotaz aparte, 3D ikusmen sistemako Bin pincking zelula lanean ikusteko aukera izanen dute bisitariek. Baita produktuaren kalitatea ziurtatzeko 2D ikusmen sistema ere.AldakinAltsasuko enpresak 25 urte pasa daramatza elektrizitatearen sektorean lanean. Langile eta fakturazio bolumenagatik Nafarroako 3. enpresa da. Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan lan egiten du. Aurten Gipuzkoan egoitza zabalduko du. 150 langile ditu Aldakinek. Haietatik 50 bat sakandarrak dira. Ingeniaritza elektrikoa, instalazio elektriko orokor eta industrialak, mantenu eta zerbitzu teknikoa eta automatismo eta robotika zerbitzuak eskaintzen ditu. Altsasun robotika enpresa zabalduko du Aldakinek. Aurreikusia du ikerketa eta garapenerako baliabide ugari bideratzea. Aldakinen helburua da epe ertainean industria-robotikan estatuko enpresa aitzindarietako bat izatea. Aste honetan aurkezten ari den robota izanen da haren aurreneko produktua. Halako robotak sortzen jarraitu nahi du, arlo askotan zenbaki-kontrol bidezko sistemak ordezkatuko dituelako. Robotika enpresa sortzea 1990etik aurrera enpresan dagoen automatismo sailaren garapena izanen da. Aldakinek 2005ean haren aldeko apustu estrategikoa egin zuen. Gaur egun merkaturatze fasean dute laser teknologia bidezko prezisio neurketa proiektu bat. Pasako soldadura jarraitzaile bat ere garatzen ari da. CEINen programa baten laguntzaz ari da garatzen guztia Altsasuko enpresa. Lau urteko planeko helburuak beteta, berria prestatzen hasi da Aldakin.