Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bilduk 6.750.641,33 euro aurreikusi ditu. Altsasuko Udalak asteazkeneko bilkuran aztertuko dituAtzokoan jendaurrean aurkeztu zuen alkatetzako taldeak, Bildu Altsasuk, aurtengo aurrekontuaren nondik norakoak. Hasier Gonzalez ogasun zinegotziak eman zituen azalpenak, Garazi Urrestarazu alkatea lagun zuela. Udaleko taldeek hilaren 9an jaso zuten eta astelehenean aurkeztu zizkioten emendakinak. Heldu den asteazkenean dagoen Altsasuko Udalaren bilkurako gaietako bat izanen da aurrekontua. Altsasuko Udalerako 5.318.012,49 euroko aurrekontua prestatu du Bildu Altsasuk. Musika eskola eta Aita Barandiaran egoitzaren aurrekontuak gehituta, 6.750.641,33 eurora iristen da kopurua. Gonzalezek azaldu zuenez, aurrekontua prestatzerakoan iaz zeuden zerbitzuak baldintza berean mantentzea izan da irizpide nagusia. Horrekin batera diru-sailen kontrol zorrotza egin beharko dutela ere esan zuen. Aldi berean, nabarmendu zuen udalaren diru sarrerak asko jaitsi direla, bai Nafarroako Gobernuaren ekarpenak bai zerga bidez udalak jasotzen dituenak. Foru administrazioak ekarpenak murriztea udalaren bizkar eta zenbait zerbitzuren erabiltzaileren bizkar kostu handiagoa pagatu beharra zekarrela salatu zuen Gonzalezek. EskualdeaGonzalezek esan zuenez, "Sakanako Mankomunitatearekin negoziaketan sartu behar izan dugu eta zerbitzuetako batzuk gutxitu edo kendu behar izan dira". Bestalde, Musika eskolara joaten diren ikasleen herrietako udalekin harremanetan jarri da Altsasuko Udala. Berarendako kostua murriztu eta eskualderako zerbitzua izatea nahiko luke udalak. Bildu Altsasuko kideek aitortu zuten aurten ez dutela aurrekontua modu parte hartzailean osatzeko ahaleginik egin. Baina haien asmoa etorkizunean bide hori jorratzea dela azaldu zuen Urrestarazuk. Inbertsioak Lanak egiteko 115.835 euro aurreikusi ditu Bildu Altsasuk, hiru lanetan banatuko den poltsa. Musika eskolako teilatuan elurra egiten duenean arazoak sortzen dira eta horiek eragozteko tresna. Hilerrian nitxoak jartzeko eta Pilotajauku ingurua txukuntzeko, azkenik, Iortia kultur guneko berogailua aldatzea. Aurrekontua arlokaEmakumea 45.046Etxegabeen aterpea 32.360Ikastolari ekarpena 38.000Zelandiko mantenua 56.652Gazteria jarduerak 16.158Ospakizunak 106.578Kultura jarduerak 56.280Kirol eskolekin hitzarmenak 89.105Zinema 41.100