Gobernuak FMko 3 irrati lizentzia banatuko ditu

Guaixe 2012ko otsailaren 29a

Nafarroako Gobernuak gaur egindako bileran erabaki du herrialdean irrati komertzialendako 44 lizentzia banatzeko deialdia egitea, bihar Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena. Lehiaketa publiko bidez banatuko dira lizentzia horiek. FMko irrati lizentzia horietatik 3 Altsasuri dagozkio, "pluraltasuna eta eskaintza zabaltzeko". Interesatuek apirilaren 2ra arteko epea izanen dute proposamenak aurkezteko. Nafarroako Gobernuak lastaila baino lehen emanen du ebazpena. Dialak FM 93,2; FM 97,3 eta FM 98,6.