Monrealek urrea lortu du Alemaniako Openean

Guaixe 2012ko otsailaren 29a

Asteburu honetan jokatu dira taekwondoko Alemaniako Openak. Ingolstadt-en mundu osoko kirolariak elkartu ziren Teknika eta Pumseko txapelketak lehiatzeko. Nafarroako ordezkaritza ere bertan izan zen 5 neska eta 4 mutilez osatua, tartean Jon Monreal altsasuarra. Nafarrek sekulako erakustaldiak eskaini zituzten eta etxera 4 dominekin itzuli dira.Monrealek urrea hirukoanAltsasuarrak 30 urtez azpiko hirukoteen mailan parte hartu zuen Alex Elizalde eta Iker Irisarrirekin batera. Hirurek lan perfektua egin zuten pista gainean Koryo Kaiserslautern taldeko Patrick Boguschi, Roger Kesternici eta Adrian Wassmuthi irabazi eta gero. Alemaniarrak aurkari oso gogorrak ziren, baina Nafarroako taldeak aurre egiten jakin eta akaberan urrea janztea lortu zuten. 3. postuan SV Bayer Wuppertal alemaniarrak sailkatu ziren.