Emakumeak zinemara

Guaixe 2012ko martxoaren 1a

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Haren altzoan zenbait jarduera antolatu dira Sakanan. Haien artean dago Altsasuko Udalak antolatutako Emakumeak Zinemara zikloa. Emakumeen Bilguneak ostegunetan zinemara joateko deia egin du. Iortia kultur guneko karteldegian film bereziak daude martxoan: emakumeak protagonista edo zuzendari dituen bost film eskainiko dituzte. Ostegunetan, 21:45ean, emakumeendako emanaldi berezia egonen da. Sarrerak dohainik banatuko dira ordu bete lehenagotik. Ostiraletan eta domekan filmak errepikatuko dituzte, ohiko prezioan. FilmakMartxoak 1. Rompecabezas (Natalia Smirnoff)Martxoak 8. La dama de hierro (Phyllida Lloyd)Martxoak 15. La voz dormida (Benito Zambrano)Martxoak 22. Katmandú, un espejo en el cielo (Iciar Bollain)Martxoak 29. Albert Nobbs (Rodrigo García)