Musikaz eta irudiz lagundutako testuak

Guaixe 2012ko martxoaren 1a

Testu bazkan Patxi Zubizarretaren liburua aztertuko dute Martxoko lehen hitzorduan, Testu bazkan musika eta irudien laguntza izanen dute. Patxi Zubizarretak luxuzko laguntzaileak ditu Joan liburuan: Joserra Senperenaren musika eta Thomas Caneteren irudia. Zubizarretaren liburuan barneratzen lagunduko dute. Horretan ahaleginduko dira Testu bazkan biltzen diren lagunak, zenbait pasarte hartuz eta aztertuz. Altsasuko Kima euskara taldeak antolatutako Testu bazkak euskarazko literaturara hurbiltzen laguntzen du. Lagun artean egindako irakurketa da. Testu labur batetik abiatuta, saioaren gidariak proposatutako galderen bidez, guztien artean, testuari mamia ateratzen diote. Saioa independenteak dira, eta ez dago etxerako lanik. "Zer gehiago nahi duzu, liberatura maite edo ezagutu nahi baduzu eta, gainera, euskaraz hitz egin nahi baduzu?" dio Kima euskara taldeak.Interesatuek izena eman dezakete Itsasi euskaltegian edota altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidean, bezperara arte.