Irati Urrestarazu Praktika Artistiko Feministaz

Guaixe 2012ko martxoaren 3a

Altsasuarrak Leitzako Topaketa Feministako tailerrean eta erakusketan parte hartuko duAsteburuan V. Emakume abertzaleen Topaketa Feminista hartuko du Leitzak. Bilgune Feminista erakundearen deiari erantzunez, gaurtik igandera bertan bilduko dira emakume abertzale eta feministak, norabidea, diskurtsoa eta praktikaren inguruan hausnartu eta jarduerez gozatzeko. Eider Leozek eta Kitz Mendiolak joan zen astean Beleixe irratian (FM 107.3) azaldu zutenez, batez ere "bizi dugun egoera politiko berriari buruz eztabaidatuko dugu". Baina beste gai batzuk ere aztertuko dituzte tailerren bidez. Haietako batean parte hartuko du Irati Urrestarazuk. Altsasuko artistak eta Bilgune Feministako kideak artea eta sorkuntzan emakumeek duten paperari buruz hausnartzeko premia azpimarratzen du. Hori izanen da PAF (Praktika Artistiko Feminista) tailerraren helburua. Gaiari buruz mintzatu zen Beleixe irratian (FM 107.3).  ErakusketaTopaketa Feministen barruan 7 eskarpia, 12 barra, 2 mahai, taladro bat eta 11 lapur arte erakusketa antolatu dute. Bertan parte hartuko du Irati Urrestarazuk. Altsasuko margolariak azaldu digunez, "erakusketan oso lan ezberdinak zeuden, eta ez genuen beharrik ikusi denak bateratzen zituen izen ponpoxo bat aurkitzeko". Horrela, erakusketa jartzeko behar zuten tresnen zerrendak eman dio izena bildumari. Erakusketa egiteko "gertuko jendearenana" jo dute; "ez genuen erakusketa handi bat nahi". Altsasuarrarekin batera, Miren Jone Ernaga, Izaro Gonzalez, If Matxikote, Maria Altuna, Uztaritz Betelu eta Nora Aurrekoetxeak parte hartu dute. Artistek denetariko lanak aukeratu dituzte: koadroak, instalazioak, proiekzioak, zeramika lanak, eskulturak... Irati Urrestarazuk Pol i ti koa? margolana eraman du.Erakusketa ikusgai egonen da gaur, 19:00etatik 21:00etara, eta bihar, 16:00etatik 20:00etara, Leitzako Akerbeltz herrigunean. Gertutik Irati Urrestarazu, margolariaAurkeztuko duzu zure burua?Altsasuko gazte bat naiz. Bilgune Feministako kidea naiz eta Arte Ederretako ikaslea naiz. Horregatik tokatu zait artea eta sorkuntzari buruzko tailerra lantzea. Nondik sortu da Praktika Artistiko Feminista (PAF) tailerra?Gaia emakume gazte feministen aurreko topaketa batean atera zen. Feminismotik artea eta sorkuntzari buruz hausnartzeko beharra ikusi zen. Euskal Herrian ez da asko landu. Orduko hartan tartetxoa eskaini zitzaion gaiari, baina orain sakondu eginen dugu. Aitzindariak izan zarete gai honetan?Hausnarketa asko egin dira, baina orain arte munduan gelditu dira, ez da gaia gizarteratu. Tailerraren bidez mugimendu feministara hurbiltzen eta teoria praktikara eramaten saiatuko gara.Erakusketa ere antolatu duzue.Biak elkar lotuta daude. Arte lanekin batera, erakusketan galdera batzuk jarriko ditugu eztabaida sortzeko. Beste parte hartze mota bat nahi dugu, inplikazioa, pentsatzeko aukera...