Udalak Gobernuari eskatu dio industrialdea garatu dezala

Guaixe 2012ko martxoaren 2a

Urdiain-Altsasu industrialdeko Udalez Gaindiko Plan Sektoriala garatu eta gauzatzeko eskatu dio Altsasuko Udalak Nafarroako Gobernuari. IU-EBk aurkeztutako mozioa NaBairen, PSNren eta IUren aldeko bozekin, Bilduren abstentzioarekin eta UPN eta PPren kontrako bozekin onartu zen. Mozio berean Altsasuko Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Sakanarako berrindustrializazio eta ekonomia berpizteko plan bat urgentziaz egin dezala. Plana ibarreko gizarte eragileekin eta erakundeekin egiteko eskatu du udalak. Argudioak Arturo Carreñok kezka azaldu zuen Nafarroako Gobernuak Urdiain-Altsasu industrialde egitasmoa geldiaraztea erabaki duelako. "Sakanako ekonomia-egoera ikusta kolpe inportantea da. Enpresak erakartzeko beharrezkoa da". Carreñok nabarmendu zuen aurreko legegintzaldian industrialdearen inguruan adostasun zabala zegoela, bai udal talde, bai UGT eta CCOO sindikatuak, baita Sakanako Enpresarioen elkartea ere hartzen zuena. Carreñok onartutako mozioa Nafarroako Parlamentura eramanen dutela azaldu zuen.