Bocalan Biak Bat fundazioa gaur aurkeztuko da

Guaixe 2012ko martxoaren 2a

Bocalan Biak Bat fundazioak gaur egingo du sakandarren artean aurkezpen ofiziala. Fundazioaren helburua da animaliekin lagundutako terapien bidez gaixo edo arazoak dituzten pertsonen egoera hobetzea. Aurkezpenean, besteak beste, Bocalanen helburuak, lan egiteko moduak eta baliabideak zeintzuk diren adieraziko dira. Hitzaldia gaur 19:30ean izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean.Bocalan gaur egun animalien heziketan mundu mailan erreferentzia da. Fundazioa ikerketan, autismoa duten haur eta gazteendako programak antolatzeaz arduratzen da eta elbarritasun fisiko edo intelektuala dutenekin lanean aritzen da.Mintegia larunbata eta igandean Iortia kultur guneanAurkezpena baliatuz asteburu honetan fundazioak mintegi bat prestatu du Animaliekin Lagundutako Terapiari buruzkoa. Mintegian alderdi bai teoriko bai praktikoak jorratuko dira parte hartzaileek oinarrizkoa jakintzak izan ditzaten gaiaren inguruan. Asteburuko saioetan Bocalanen funtzionamenduan oinarritzen diren irakaspenak azalduko dira: ALTari buruzko jakintzak, nola lan egin, terapia ezberdinak, animaliekin egingo diren jardueren diseinua... Mintegian alor ezberdinetan lanean aritzen direnei zuzendua dago, hala nola, psikologo, mediku, fisioterapeuta, irakaste, albaitari...Hizlaria Andrea Lopez Bosch izango da. Psikologian lizentziatua, Lopez animaliekin egiten diren terapietan aditua eta Bocalaneko koordinatzailea da.