Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Marinaledako alkateak herriko esperientziaren berri eman behar zuen gaur, baina hitzaldia bertan behera gelditu da.Altsasuko Udalean ziur daude herritarrak "behatzaile hutsak izatetik protagonista aktibo izatera pasatzen badira, Altsasuko bizi kalitatea hobetuko dugula". Horregatik, altsasuarrek gai publikoetan parte hartzeko eskubidea bermatu nahi dute. "Biztanleek elkartzeko eta antolatzeko duten gaitasuna bulkatu nahi dugu, erabaki politikoetan eragina izan dezaten". Altsasuko Udalaren epe luzerako asmoa litzateke, "herritarrek udalak hartzen dituen erabakietan protagonismoa berreskuratzea". Azken batean, egun dagoen sistema "osatzea, dituen muga eta hutsuneak betez". Baina helburu hori lortu aurretik, altsasuarren parte hartzea nola lortu eta ahalik eta jende gehienak parte hartzeko bideak zein izan litezkeen hausnartu nahi du udalak. Horregatik, gaur bertan abiatzen den hitzaldi zikloa antolatu du eta altsasuarrak bertan parte hartzera animatu ditu. HitzaldiakMarinaledako esperientzia ATZERATUTAApirilaren 20an, ostiralean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Hizlaria: Juan Manuel Sanchez Gordillo, alkatea. Hurbileko esperientziak: Irurtzun eta Oiartzungo UdalakMaiatzaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Hizlariak: Txiki Iriarte eta Pavel Viñas. Parte hartze esperientziak Hego AmerikanMaiatzaren 3an, ostegunean, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Hizlaria: Luismi Uharte Pozas. Auzolanaren kultura liburuaren aurkezpenaMaiatzaren 9an, asteazkenean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Hizlaria: Jasone Mitxeltorena, idazlea. JardunaldiakMaiatzaren 12an, Altsasuko Iortia kultur gunean9:30ean Jardunaldien irekiera.10:00etatik 11:30era Udalean herri parte hartzeari buruzko tailerra. 12:00etatik 14:00etara Udala eta hiritarren arteko komunikazioa. 17:00etan Auzolana. Itxiera: ondorioak, aurrera begira.