30 dantzari gazte Altsasun lehian

Guaixe 2012ko apirilaren 20a

Altsasuko XII. Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa jokatuko da domekan, 11:00etatik aurrera, Iortia kultur gunean. 30 neska mutil igoko dira eskenatokira dantzatzera. Bakoitzak bi dantza dantzatuko ditu. Neskek Punta motz eta Uztai txikiren zortzikoa dantzatuko dituzte. Mutikoek, berriz, Punta motz edo Esku aldatzeko soinua eta Agurra aireak. Burundar txistulari taldeak joko ditu piezak. Dantzariak bi mailatan ariko dira, 7 eta 11 urtekoen mailan eta 12 eta 15 urte artekoetan. 7 sakandar: Naroa Otxoa eta Elai Gomez etxarriarrak, Iraia Claver, Aintzan Bengoetxea, Amets Maiza eta Izaro Agirre altsasuarrak, eta Xabier Bengoetxea ziordiarra.