Ezin Berriozarrekin

Guaixe 2012ko apirilaren 23a

Altsasuk ez zuen partida onik jokatu eta Berriozarrek 3 puntuak eraman zituen Dantzalekutik, 1 eta 4 irabazi ondoren. Paseetan gaizki eta defentsan makal aritu ziren altsasuarrak. Hala ere, bigarren zatiaren hasieran markagailuan 1 eta 2koa jarri zutenean, Altsasuk zerbait gehiago egiteko aukera izanen zuela zirudien, baina bisitariek berehala gol berri batekin erantzun zuten. Azkenean, aipatu bezala 1 eta 4koarekin bukatu zen partida. Altsasu 13. sailkatua da, 32 punturekin, eta hurrengo asteburuan Donezteben jokatuko du. 14. sailkatuak dira doneztebearrak eta 28 puntu dituzte.