Hiru altsasuar Aloñako igoeran

Guaixe 2012ko apirilaren 24a

Igandean Aloñako VIII. Igoera jokatu zen Oñatin. Korrikalariek 15,5 km-ko ibilbidea osatu behar zuten. Helmugan lehena Ionut Zinca gasteiztarra izan zen, 1:11:34ko marka eginez. Jose Antonio Salgado Mangas 97. postuan sartu zen helmugan, 1:45:31ko denbora eginez. Herenegun, bigarren urtez jarraian, parapente lasterketa egin zen Oñatin. Probako parte-hartzaileek, haien parapenteak bizkarrean zituztela, mendian gora igo behar izan zuten. Pixka bat jaitsi ondoren, zelai egoki batean parapentea zabaldu eta Oñatira hegan jaitsi behar izan zuten. Irabazlea Dani Garcia Tena izan zen, 1:15:56eko denbora eginez. Helmugan 2. Inazio Aranburu Zurutuza izan zen, 47 segundora. 4. sailkatua Oliver Moreno Seoane altsasuarra izan zen, 1:25:50eko denborarekin.