Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den urtean Fukushimako istripu nuklearraren inguruan zinta argitaratu zuen Morkotsek Guaixen. Lan hori da, hain zuzen, Sintrako World Press Cartoon Txapelketan aukeratu dutena. Lehiaketa horretan mundu osoko prentsan argitaratutako lanik onenak zabaldu eta saritzen dituzte. Aurretik ere beste bitan hautatu izan dituzte Jose Mari Morcillo, Morkotsen, zintak Sintran. Guaixe astekariko irakurleek gozatu zuten bere garaian eta, orain, nazioartean zabaldu da altsasuarraren zinta. Bierrik fundazioaren egoera dela eta, oraingoz, Guaixen ez da bere lanik argitaratuko.