Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko abesbatzak igandean parte hartuko du Atarrabiako abesbatzen lehiaketan. Irurtzungoak, berriz, maiatzaren 6anAtarrabian musika korala sustatu asmoz Atarrabia Abesbatzak, bertako udalak lagunduta, Doinulandia txapelketa antolatu du. Lehiatzera Nafarroako 6 abesbatza gonbidatu dituzte eta horien artean daude Irurtzungoa eta Erkudengo Ama altsasuarra. Azken hori izanen da lehian sartuko den aurreneko abesbatza. Igandean izanen da, 12:30ean, Atarrabiako kultur etxean. Araudiak hala eskatuta, Erkudengo Ama abesbatzako kideek ordu erdi inguruko errepertorioa ondu dute: Aurreskua, Lua lua, Baldorba, Quien quiera, Volver, Ama Birjina Erkudengoa eta Hator, hator. Azken hiru kantuak Enrike Zelaiak (akordeoia) eta Josetxo Lumbrerasek (perkusioa) lagunduta abestuko dituzte. Izan ere, antolakuntzak kantu batzuk lagunduta abestera behartu ditu parte-hartzaileak. Hori gutxi balitz, Sergio eta Aitziber emakumeek soilik abestuko duten Volver tangoa bikoteak dantzatu eginen du.