Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar hasiko da Teatreves, Altsasuko II. antzerki amateur zikloa, Tarima Beltzak antolatutaAntzerki amateurren emanaldien eskaintza egotearen aldeko apustua egin du Tarima Beltza taldeak. Iaz antolatutako zikloa "oso ongi" atera zen eta esperientziarekin aurrera segitzea erabaki du antzerki talde altsasuarrak. Mertxe Herrera De la Martak azaldu zuenez, "Altsasukoa Nafarroako antzerki amateurren erakustaldiaren barruan kokatu da. Nafarroako antzerki talde amateurren federazioak antolatu du herrialdean barnako ziklo hori". Iaz haien kasa aritu ziren antolaketan, baina federazioko taldeekin elkarlanean ibili ziren. Altsasuko zikloan parte hartuko duten hiru taldeak Sakanara etortzeko gogoz daudela azaldu dute altsasuarrek. Bereziki Zarrapatrak, iaz iragarritako emanaldia bertan behera utzi behar izan ondoren. Tarima Beltzako kideek azaldu dutenez, "talde amateurren bidez antzerki publiko bat sortu da Altsasun". Federazioak antolatutako erakustaldiek Nafarroako Gobernuaren laguntza dutela azaldu zuen Juan Manuel Herrero Cavak. "Horrek gure lanak beste herrietan zabaltzeko aukera gehiago ematen digu. Horregatik, antzeztu dugu Mendillorrin eta Olatzagutian, eta udazkenean Lizarran". Bestalde, taldekideek Altsasuko Udalaren eta Elena Vera kartelgilearen laguntza eskertu zuten. EgitarauaNo es tan facil Maiatzak 5, 20:30ean, Ligli Troupe (Egues ibarra). Musikala. No te enredes que me enredoMaiatzak 12, 20:30ean, Kilkarrak (Lizarra). Komedia. El miedo que me habitaMaiatzak 19, 20:30ean, Zarrapastra (Iruña). Tratu txarren inguruan. ErakusketaNafarroan barna, antzerki amateur zikloekin batera erakusketa izanen da ikusgai maiatzaren 2tik 20ra. Taldeen argazkiak, kartelak, jantziak eta atrezzoko gauzak ikusteko aukera izanen da Iortia kultur gunean.