Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Biharko festa antolatu du Garraxi Irratiak (FM 101,9). Isilune luze batean ondoren, atzera ere, Altsasuko gaztetxetik emititzen hasi da irratia. Uhin aske eta piraten aldeko festa antolatu dute biharko eta, ospakizunak pasa ondoren, irrati ikastaroa antolatzeko asmoa du irrati libreko kolektiboak. Egitaraua11:00etan Irrati saioa. 13:00etan Triki poteoa irratitik. 15:00etan Herri bazkaria Zubi Ondo elkartean. 17:30ean Kale Sound AntiSystem, zuzenean irratitik. (Garagardoa, taloak, giro ederra, musika... plazan).19:30ean GaitaPoteoa plazatik21:30ean Kontzertuak gaztetxean: Ulträqäns (Galizia), El kanto del moko (Altsasu), The Glasses Crew (Beasain), Dj Lokesea eta DJ Betelu.