Gutxienekoagatik galdu

Guaixe 2012ko maiatzaren 2a

Altsasuk 1-0 galdu zuen Donezteben. Malerrekakoek aurreneko zatiko 25. minutuan sartutako gola izan zen markagailua mugiarazi zuen bakarra. Ez zuen halako saririk merezi izan Doneztebek. Bigarren zatian ere Altsasu ahalegindu zen partida berdintzen, baina ahaleginak alferrikakoak izan ziren. Altsasu 13. da 32 punturekin. Altsasuk Beti Kozkorren bisita hartuko du asteburuan. Lekunberrikoak 10. dira sailkapenean, 38 punturekin.