Festaren ondoen, irrati-saioak

Guaixe 2012ko maiatzaren 2a

Eguraldi hotzari festaren beroarekin erantzun zioten Garraxi kolektiboko kideek. Garraxi Irratia (FM 101,9) berriro ere uhinetan dela ospatzeko jaia antolatu zuten larunbatean. Festaren ajea pasa ondoren Garraxi kolektiboko kideak irrati tresneria erabiltzen erakusteko ikastaroak emanen dizkiete saio bat egin nahi duten interesatu guztiei. Dagoeneko batzuk badirela aurreratu digute kolektibotik. Inork saiorik egin nahi badu, asteartero pasa daiteke irratiaren egoitzatik, 20:00etan. Harremanetarako beste bidea garraxi@sindominio.net e-posta da. Hedadura zabaldu egin du Altsasuko irrati libreak eta Burunda guztian entzuten da. 1995eko apirilean hasi zituen emanaldiak. Gaztetxeko teilatua berritu ondoren 3 urte isilik eman ditu Altsasuko irrati libreak, duela 3 bat aste berriro uhinetara berriro bueltatu arte.