Hasi dira parte-hartzeari buruzko jardunaldiak

Guaixe 2012ko maiatzaren 3a

Irurtzungo Txiki Iriarteren eta Oiartzungo Pavel Viñasen atzoko hitzaldiarekin hasi dira Altsasuko Udalak parte-hartzeari buruz antolatu dituen jardunaldiak, hilaren 12ra arte hitzaldi eta jardunaldiekin segida izanen dutenak. Haien atzoko aurkezpenean, Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkateak adierazi zuenez, "kultura parte-hartzailea sortzea eta finkatzea herritarrek hitza izan dezaten", horixe dela udalaren nahia. Horixe jardunaldiak antolatzeko helburua. EgitarauaParte-hartze esperientziak Hego AmerikanGaur, osteguna, 19:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean. Hizlaria: Luismi Uharte Pozas.Auzolanaren kultura liburuaren aurkezpenaMaiatzaren 9an, asteazkenean, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Hizlaria: Jasone Mitxeltorena, idazlea.JardunaldiakMaiatzaren 12an, Altsasuko Iortia kultur gunean9:30ean Jardunaldien irekiera.10:00etatik 11:30era Udalean herriaren parte-hartzeari buruzko tailerra.12:00etatik 14:00etara Udala eta hiritarren arteko komunikazioa.17:00etan Auzolana.Itxiera: ondorioak, aurrera begira.