Ura bandaren emanaldiaren ardatza

Guaixe 2012ko maiatzaren 4a

Domekan, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur guneanHaize Berriak bandak aurten 15 urte betetzen ditu. Horregatik,  haiendako urte berezia delako, musika eskaintza berezia prestatu dute. Materia osatzen duten lau elementuei eskainiko die denboraldiko kontzertuak. Hau da, urari, lurrari, haizeari eta suari. Horretarako Philip Saparken Earth, Water, Sun, Wind-1. sinfonian oinarrituko da. Eta denboraldiko aurreneko emanaldirako aukeratutako elementua ura izanen da. Aipatutako Philip Sparken musikaz gain, Iortia kultur gunean bilduko diren entzuleak R. Vaughan Williams, Eric Whitacre, Johan de Meijen obrak entzunen dituzte. Eta horiekin guztiekin batera, Alberto Gonzalez Urroz konpositore nafar gazteari eginiko enkarguzko lana ere. Haize Berriak bandatik iragarri dutenez, ustekabez beteriko kontzertua eta musika txundigarria atmosfera berezia sortuko dute. Musika berezia, urte berezi baterako: Bandaren XV. Urtemuga.