Gurutzearekin, euskal jaia

Guaixe 2012ko maiatzaren 4a

Maiatzeko Gurutzearekin batera, atzokoan, hasi zen ezkila errepika. Eta doinu horiekin batera ospakizunak etorri dira Altsasura. Gaur eta bihar Euskal Jaia ospatuko da eta etzi artisau erakustaldia izanen da, besteak beste. Altsasuko Gazte Asanbladak antolakuntzan peñen, udalaren eta Alde Zaharreko tabernen laguntza izan du antolakuntzan. EgitarauaMaiatzak 4, ostirala17:30ean Txupinazoa plazan. Haurrendako jolasak, moto lasterketa eta txokolatada. 19:30ean EHEren kontzentrazioa: Euskalduna naiz eta harro nago! Euskaraz bizi!20:30ean Merienda-afaria gaztetxean. 22:30ean Un par para ganar jokoa gaztetxean. Maiatzak 5, larunbata12:30ean "Pilota partida profesionalak", AGAsarzek antolatuta. 14:30ean Herri bazkaria. 17:00etan Elektrotxaranga. 20:00etatik 22:00etara IparkFolk taldearen emanaldia. 21:30ean Antzerkia. 00:00etatik 3:30era Dantzaldia Ai! Ene taldearekin. Maiatzak 6, domeka9:00etan Dianak Gurutze Saindua auzoan.10:30etik 14:45era Artisau azoka Foru plazan.11:00etan Meza Otadiko Kristo Deuna ermitan.13:30ean Bi axuriren zozketa.15:00etan Artisau eta kolaboratzaileen bazkaria Zubeztian.19:00etan Haize Berriak bandaren kontzertua Iortia kultur gunean. Oharrak: Plazan barra jarriko da eta larunbatean EHEk Euskalduna naiz eta harro nago! kamisetak salgai jarriko ditu.Artisau azokako parte-hartzaileak:Alejandro Rellan, makilak (Altsasu); Carmelo Llena, pilotak (Altsasu); Jorge Urteaga, uztarriak, (Altsasu); Angel, artile moztaile (Altsasu); ehoziri tailerra (Altsasu); Juan Manuel Herrero, irudiak (Altsasu); Manolo Morcillo, adarrak (Altsasu); lentzeria taldea (Altsasu); taila eskola (Altsasu); Lopez De Zubiria, isatsak (Bakaiku); Asier Crespo, larrua (Lizarra); Itziar Nazabal, zetazko zapiak margotu (Altsasu); Patxi Amillano, gaztagilea (Altsasu); Santi Saez De Muniain, zaharberritzailea (Altsasu); Antxon Mendizabala, zur lanketa (Donostia); Joseba Gaztiain, alboka (Antzuola); Migel Angel Arriaga, zesta puntak (Berriz); Martiartu, kupelak (Murchante); Egubera taldea, belar meta (Altsasu) eta Alkoz anaiak, sutegia (Urkiola).Talogileak: Tiscar Duran, Maite Yeregui, Aroa Gonzalo, Arantza Asurabarrena, Mari Navarrete, Maripi Larrea, Juanita Mazkiaran, Idoia Ganuza, Petra Garcia, Mari Jose Elizalde, Belen Rubio eta Jose Luis Fernandez.Laguntzaileak: Fernando Larraza, Jorge Yeregui, Beñat Goikoetxea, Iñigo Landa, Peio Iglesias, Josune Mazkiaran, Maria Ruiz eta Migel Angel Leal.