Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jurgi Oraa Diaz disc jockey altsasuarra, beste 38ren artean, Nafarroako musika elektronikoko dj onenaren saria eskuratzeko hautagaien artean dago. Oraa izenarekin sartu da MassNoche sariketan. Altsasuarraren alde egin nahi duenak www.massnoche.com web gunean sartu behar du, aurretik aipatutako maila aukeratu, Oraa aukeratu, e-posta helbidea jarri eta boza eman. Ondoren, e-postan lotura bat duen mezua jasoko dute botoa eman dutenek. Lotura sakatu beharko da, botoa baliagarria izateko. Garagarrilaren 1era arteko epea dago botoa emateko. Saritua garagarrilaren 14an jakinaraziko da. Sari horiek 16 mailatan banatzen ditu MassNoche proiektuak. Egitasmo hori gau giroko aisiako profesionalek sortu zuten duela 6 urte. Lehiaketaren helburua da gaueko giroa eskaintzen duten lokaletako publikoak gauaren irudi positibo eta ekintzailea sustatzen duten pertsonen eta establezimenduen lana aitortzea. Bide batez, gaueko aisia sustatu nahi du.