Pintxo eskaintza berezia

Guaixe 2012ko maiatzaren 9a

Xurrut, Altsasuko tabernen elkarteak antolatu du gaur bertan hasten den pintxo astea. 7 taberna dira eskaintza gastronomikoa aberastuko dutenak egun hauetan. Bakoitzak pintxo bana eskainiko du, zapore bat eta bestea probatu ondoren. Pintxo bakoitza bi eurotan, 19:00etatik 21:00etara egonen da pintxoak dastatzeko aukera. Sukalde lan elaboratu bat eta kalitatezko produktuekin ondutako pintxoak esakiniko dituzte. Iaz bezala, aurten ere pintxo astean gutiziaren bat dastatzen duenak zuzeneko sariak lortzeko aukera izanen du: bi pertsonendako afariak, edariak eta beste. Gainera, pilotako eskuz binakako txapelketako finalerako bi sarrera zozketatuko dituzte.

Pintxoak non?
Biltoki, Gautxori, Urtzi, Koxka, Arkangoa, Lurrazpi eta Xume.

URTZI
Pintxoaren izena: Langostino piruleta bere saltsan
Osagaiak: langostinoak, kataifi pasta, marisko saltsa eta ogia.

XUME
Izena: Txondorra.
Osagaiak: txipiroia, barazkiak eta ogi eta urdaiazpiko apurrak.

ARKANGOA
Izena: Mielotxin.
Osagaiak: perretxiko eta garaiko barazkien pastela. Ardo saltsa, otarrainxka eta sesamozko brotxeta.

KOXKA
Izena: Koxka.
Osagaiak: Bakailua, panadera patatak, karamelizatutako tipula eta perretxikoak.

BILTOKI
Izena: Udaberriko gutiziak.
Osagaiak: Barazkiak, pasta,txanpinoiak,bexamel saltsa, saltsa bizkaitarra eta torrija sagar kremarekin.

LURRAZPI
Izena: Lurrazpi Pintxo Beganoa.
Osagaiak: Beregena eta zainzuri krema, tomate gelatina, erromero izozki usaintsua eta te berdea zitrikoekin. Sojazko galleta integrala almendrekin.GAUTXORIIzena: GautxoriOsagaiak: Txanpinoi gozoak, porru pastela eta otarrainxka kirriskatsua.