Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastetxeko ikasleek antolatutako Udaberriko Jaialdia hartuko du bitan Iortia kultur guneak. Heldu den asteko astearte eta ostegunean izanen da, 15:15ean. Sarrerak eskuratu nahi dituztenak ostiralean, astelehenean eta asteartean izanen dute aukera. Horretarako Zelandi eskola publikotik pasa beharko da. Bestela, emanaldiaren egunean, 14:45etik aurrera kultur gunean bertan jasotzeko aukera izanen du. Lehiaketak Zelandiko ikasle eta ikasle ohiei zuzendutako narrazio laburren eta marrazkien lehiaketak antolatu ditu ikastetxeak. Idazlanak 5 mailetan aurkeztu daitezke: LHko 3. eta 4. ikasleak; LHko 5. eta 6.; DBH; Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta, azkenik, 18 urtetik gorako ikasle ohiena. Marrazki lehiaketan, berriz, bi maila besterik ez daude: Haur Hezkuntza eta LH 1. eta 2. maila. Lanak hilaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira plika sistema erabiliz. Informazio gehiago: http://zelandid25.blogspot.com.es