Parte hartze tailerrak bihar Iortian

Guaixe 2012ko maiatzaren 11

Altsasuko Udalak kultura parte-hartzailea sortu eta finkatzeko herritarrek hitza izatea nahi du. "Gure herriarendako garrantzitsuak diren gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko elkarguneak sortu nahi ditugu politikari, teknikari eta bizilagunak batzeko". Izan ere, udaleko eta parte hartze batzordeko kideen iritziz, altsasuarrak ezin daitezke erabakien eta gertakarien ikusle hutsak izan, protagonista aktibo baizik. "Udalaren eta bizilagunen arteko komunikazioa hobetzea da asmoa, alde bietan, benetako behar eta nahiei konponbidea bilatze aldera". Horregatik, aurreko egunetan beste tokietako parte hartze esperientziak ezagutzeko  hitzaldi ziklo bat antolatu du Altsasuko Udalak. Herri irekien eredu horiek ezagutu ondoren, bihar larunbata, Iortia kultur gunean eginen diren tailerretan parte hartzeko gonbitea luzatu die udalak altsasuarrei. Egitaraua9:30ean Jardunaldien aurkezpena eta mustutzea. 10:00etatik 11:30era Udala eta herritarren arteko komunikazioari buruzko tailerra. Altsasuarrak eta herritarrak elkarrekin harremanetan jartzeko bideak azalduko dira. Horiek hobetu eta parte hartzea bizkortzeko bideak aztertuko dira. 12:00etatik 14:00etara Udal erabakietan parte hartzea areagotzeko tailerra. Egungo udal funtzionamendua azaldu ondoren, parte hartzea bermatzeko bideei buruzko eztabaida izanen da. 17:00etan Auzolanari buruzko tailerra. Altsasun izan dezakeen alde on eta txarrak, eta interesgarria izanez gero formatu aproposena pentsatu. Despeditzeko, tailer bakoitzeko ondorio nagusiak aurkeztuko dira. Jardunaldiak Altsasuko parte hartze prozesuari hasiera eman nahi dio.