Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi gazte altsasuarrek IruÃeko auzitegian zitazioa dute gaurkoan. Aurretik, Espainiako Auzitegi Nazionalean beste bik deklaratu zutenIrailaren hiruko Erregearen diskurtsoa parodiagatik bi gazte altsasuarrek IruÃeko auzitegian azalpenak eman beharko dituzte gaurkoan. Haiei elkartasuna adierazteko makina bat herritarrek IruÃeko bidea hartzeko asmoa azaldu dute. Bestalde, Altsasun ere mobilizazioak iragarri dira. Parodia horren kontura ilbeltzaren 25ean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epailearen aurrean deklaratu zuten Garazi Urrestarazu Zubizarreta alkateak (kalean egiteko baimena emateagatik) eta Ramon Lopez Cidek (eskaera egiteagatik). AVTk eta Manos Limpiasek kereila aurkeztu zuten koroaren kontrako delitua egin zela uste dutelako. Aurreko zitazioa izan zenean, Altsasuko Udalak, Bildu, NaBai eta IU-EBren babesarekin, aurreneko zitazioa hura bertan behera uzteko eskatu zuen. Bestalde, Sakanako Bilduko alkateek eta Arruazukoak “elkartasun zintzoa†adierazi zieten.