Gazteendako bi asteburu bete jardunaldi

Guaixe 2012ko maiatzaren 11

Seigarren urtez, Altsasuko Udalaren Gazteria Sailak Gazte 2 aste programa antolatu du. Asteburu honetan eta hurrengoan 17 eta 30 urte bitarteko gazte altsasuarrek makina bat tailer eta bestelako jarduerekin gozatzeko aukera izanen dute. Gaur bertan, arratsaldean, jarriko da martxan. Jarduera guztiak Intxostiapunta gazte gunean izanen dira. Gazteria Sailak jakinarazi digunez, jarduera guztiak dohainik dira, heldu den asteko afaria izan ezik. Gazte egoitzatik pasa daitezke interesatuak txartela eskuratzera. Egitaraua Maiatzak 11, ostirala17:00etan Programazioaren aurkezpena. 17:30ean Gazte 2 aste film laburra. 17:30etik 21:00etara Graffitti I, patioko U skate-an. 18:00etatik 20:00etara Udako sukaldea. Maiatzak 12, larunbata17:30etik 19:30era Graffitti II, patioko U skate-an. 17:00etatik 19:00etara Birzikla zure arropa eta osagaiak I. 19:30etik 21:00etara Funky I. Maiatzak 13, domeka17:00etatik 19:30era Guitar Hero eta Sing Star txapelketa. 18:00etatik 20:00etara Photoshop tailerra. Maiatzak 17, osteguna18:00etatik 19:00etara Musika eskolako konboen kontzertuan, U-n.