Udako igerileku sasoia prestatzen

Guaixe 2012ko maiatzaren 14a

Altsasuko Udala bere azkeneko bilkuran udako igerilekuko sarreren prezioa zehaztu zuen. Saio berean udan eta heldu den ikasturtean eginen den kirol eskaintza zehaztu zituen Altsasuko Udalak. Udarako Altsasuko kirol eskaintza honakoa da: indoor zikloa, soinketa lasaia, GAP, circuit tranning, power pump, jarduera anitzeko saioa eskolakoentzat, igeriketa adinduentzat, matroigeriketa eskolaurrekoendako eta eskolakoendako eta aquagym. Heldu den ikasturterako kirol jarduera zehaztu du Altsasuko Udalak: yoseikanbudo eskola, taekwondo eskola, irristaketa eskola, gimnasia erritmikoaren eskola, saskibaloi eskola, areto-futboleko eskola, futbol 7ko eskola, futbol eskola, atletismo eskola, pilota eskola, tenis eskola, txirrindularitza eskola, kirol anitzeko jarduera. 80 eta 180 euro arteko kuota dute jarduerek eta bi txandetan ordaindu daitezke. Dantzalekuko igerilekuen prezioakAdina               Sasoiko txartela    Eguneko sarrera3tik 15 urtera    30 euro                3 euro16tik 65era       45 euro                4,5 euro65etik aurrera   35 euro                3,5 euro   Hamar kidetik gorako taldeei %25eko beherapena egingo zaie sarrera puntualetan.