Agurreko kontzertu erraldoia gaur Altsasun

Guaixe 2012ko maiatzaren 16a

Irurtzungo Atakondoa eskola publikoko eta Altsasun dagoen Aralarko Mikel Donea institutuko ikasleak musikari bihurtu eta kontzertua eskainiko dute gaur arratsaldean. Haiekin batera, Iruñerriako Alaitz, Iturrama eta Biurdana institutuak eta Lekunberriko ikastetxeko ikasleak ere haiekin parte hartzen ari dira eskolarteko emanaldi horietan. DBHko ikasleak dira gehienak, batxilergoko ikasle batzuen laguntzarekin.Guztira 800 ikaslek parte hartzen ari dira ekimenean, 260 ikasle kontzertu bakoitzean. Haiei laguntzen eta haien lana jarraitzen 10 irakasle dabiltza. Ikasle bakoitzak bere ikastetxean entseatu du errepertorioa, baina kontzertu egunetan entsegu potoloa egiten dute herri bakoitzean. Altsasuko gaurko emanaldia ikasleek egin duten birako azkena izanen da. Kontzertuaren oinarria txirula izanen da, baina beste musika tresna batzuek ere parte hartuko dute, gitarrak, bateriak, baxuak, teklatuak, akordeoiak, saxoak, tronpetak, djembeak eta beste. Musika izanen da protagonista nagusia, baina dantza emanaldiek jantziko dute saioa.EgitarauaOstatuko neskatxaren koplakSomKontrapasBlack is blackBiziraunQue te denNothing else mattersI´m yoursAy si eu te pegoBidea garaNi ira ira