Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xurrut, Altsasuko tabernen elkartearen pintxo astea domekan despeditu zen. Tabernariak pozik zeuden pintxo eskaintza bereziak jende asko erakarri duelako, eta pintxo asko jan zirelako. Pintxo astearen data atzeratzeak ez zuen eraginik izan eta jendeak ederki erantzun zuelako pozik zeuden Xurruten.Iaz bezala, gainera pintxo astean gutizia txiki bat jaten zuen bakoitzak sariak eskuratzeko aukera zuen. Hala, Nuria Martinek Urtzi tabernan pintxoa jan eta gero pilotako buruz buruko txapelketarako bi sarrera eskuratu ditu. Bestalde, Guardiako (Araba) Solar Viejo upategia ezagutzeko aukera izanen dute Evak, Vicente Tobarrek, Teok, Josebak, Pedrok, Antonio Imazek, Ignacio Arratibelek, Mikel Oraak eta Cristian Herrerok.