Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
CBASK gizonezko kadeteek final fourra jokatu dute Altsasun eta txapeldunordeak izan dira. Juniorrak txapeldunak izan dira eta seniorrak bosgarrenak.Saskibaloi denboraldia bukatu da kategoria askotan. CBASK edo Altsasuko Saskibaloi Taldea pozik egon daiteke aurten egindako lanarekin, itxura oso ona eman eta emaitza onak lortu baitituzte.Kadeteen final fourra AltsasunAsteburuan kadete mailako final fourra jokatu da Altsasun, eta CBASK klubak izan du guztia antolatzeko ardura. Lau talde aritu ziren: San Ignacio, Burlata, Arenas eta CBASK. Talde guztiek sekulako maila eman zuten eta haien lana txalotzera joan ziren ikusleek primerako giroa jarri zuten Zelandi kiroldegian. Lehen gurutzaketan Altsasuk Iruñeko San Ignazio taldea menpean hartzea lortu zuen eta Burlatak Tuterako Arenasi irabazi zion. Horrela, final handian Burlata eta Altsasu aritu ziren elkarren kontra. Aipatzekoa da Altsasuko taldeak Misiegoren lesioa nabaritu zuela, eta Zabalok ere arazoekin jokatu zuela. Bukaeran 68-54 gailendu ziren Burlatarrak, kadete mailako txapela lortuaz. Bigarrenak, meritu handiz eta itxura oso ona emanez, Altsasuko mutilak izan ziren. Zorionak!Seniorretan bosgarrenakGizonezkoen senior mailako bigarren maila autonomikoan ere despeditu da denboraldia. CBASK F taldeak 5. eta 6. postua erabakitzeko lehia jokatu zuen asteburuan Cantolaguaren kontra. Altsasuarrak gailendu ziren, 61-49, sailkapenean 5. Postua lortuz. Juniorrak txapeldunGizonezkoen junior mailako bigarren maila autonomikoan asteburuan despeditu da denboraldia, final handiarekin. CBASK taldeak irabazi du txapelketa, final handian San Ignaziori 64-56 irabazi eta gero. Emakumezkoen kadeteetan hiru talde altsasuarEmakumezkoen kadeteen mailako 2. Kategorian CBASK taldeko hiru talde aritu dira: Clientes CAN Alsasua G, Cementos Portland Valderrivas F eta Cementos Portland Valderrivas N.Hirurek denboraldi polita burutu dute. Altsasuko Clientes CAN Alsasua G taldea 7. eta 12. postuen arteko ligaxkan lehiatu da, eta asteburuan Aranguren Mutilbasket taldeari 49-37 irabazi eta gero 13.ak sailkatu dira. Aldiz, Altsasuko beste bi taldeak 13. eta 18. postuen arteko ligaxkan aritu dira. Asteburuan euren arteko derbya izan da, eta Cementos Portland Valderrivas Alsasua N taldeari 45-57 irabazi dio Cementos Portland Valderrivas Alsasua F taldeak. Horrela, F taldea 13.a izan da sailkapenean eta N taldea 18.a. Gainontzeko mailetan ere - aurreinfantil, mini, premini... - txapelketa bukatu da. Altsasuko taldea pozik egon daiteke, harrobi bikaina duelako.