Momotxorroak eta beste Lisboan

Guaixe 2012ko maiatzaren 18a

Aurreko ostiralean eta larunbatean Altsasuko ihote segizioa Lisboan ikusteko aukera izan zen. Penintsula guztiko ihoteak biltzen dituen topaketan, Mascara Iberican parte hartu zuten Altsasuarrek bigarren urtez. Makina bat ihoteez osatutako desfileak izan ziren Lisboan, ekitaldi polit batean. . Amaia Migel Andonegik Beleixe Irratian (FM 107,3) esan zuenez, Altsaussko segizioa 28 pertsonek osatu zuten. "Pertsonaia guztiak eraman genituen, ezkontzakoak salbu. Golda, Juan Tranposoak, akerra, maskarita, sorginak... Altsasuko ihotea Lisboan egin genuen". Bidaiaren luzea eta han pasatako beroa (35 gradu) aipatuta ere, esperientzia oso ona izan zela esan zuen Migelek Beleixe Irratian (FM 107,3). "Polit da herritik kanpo zure herriko gauza bat erakustea". Lisboako egonaldiak harremanak egiteko aukera eman die altsasuarrei. Extremadurara eta Portugalgo beste toki batera joateko gonbiteak jaso dituzte. Garilean, bestalde, Xixonera joanen dira ihote batzordeko kideak. Argazki erakusketaMartxoaren 15ean mustu zen Bilboko Euskal Museoan Europako ihoteei buruzko argazki erakusketa. Charles Freger argazkilari frantziarraren 60 irudi ikusteko aukera izan zen, eta haien artean Altsasuko ihoteko segiziokoak zeuden. Erakusketaren mustutzean bertan altsasuarrak ere izan ziren, ihoteko pertsonaiez jantzita. Migelek Beleixe Irratian (FM 107,3) argitu duenez, iazko ilbeltzean egin zituzten argazkiak, Urbasan eta Saraben.