Kontrasteak argazki lehiaketako gaia

Guaixe 2012ko maiatzaren 22a

Hirugarrenez argazki lehiaketa antolatu du Altsasuko Dendarien Elkarteak. Lehiaketan parte hartzeko 18 urtetik gora izan behar dira (elkarteko establezimenduen titularrak kanpo). Lehiakide bakoitzak hiruna argazki aurkez ditzake, askeak edo lotuak, baina, beti ere, orijinalak eta argitaratu gabeak izanen dira. Argazkiaren kalitatea hobetzeko egindako ikutu dijitalak (distira, tonua, kontrastea...) onartuko dira, baina ez muntairik. Argazkien tamaina 20 x 30 cm-koa izanen da. Argazkiak Pinpilinpausan eta Txikitxon aurkeztu daitezke. Atzeko aldean argazkiaren titulua eta egilearen izengoitia jarriko da. Harekin batera kartazal itxia aurkeztuko da egilearen datuekin eta argazkia duen CDarekin (jpg formatuan, gutxienez 300 pixelekin).Bi sarietako bat adituen epaimahai batek emanen du garagarrilaren 4an. Bigarren saria herri epaimahaiak emanen du. Lehiara aurkeztutako argazkiak elkarteko kide diren dendetan erakusgai egonen dira eta haietan bertan botoa emateko aukera izanen dute bezeroek, garagarrilaren 16ra arte. 18an jakinaraziko dute zein den herri epaimahaiaren sariaren irabazlea. SariakLehen saria: 500 euro eta diplomaBigarren saria: 300 euro eta diplomaParte-hartzaile bakoitzak sari bakar bat eskuratu ahal izango duInformazio gehiago948 23 99 08 telefonoan eta comercioalsasua@gmail.com helbidean