Bazkidea + Laguna= Zelandi

Guaixe 2012ko maiatzaren 23a

Horrela du izena Zelandi kiroldegiaren bazkide kanpainak. Bazkide batek bere lagun bat Zelandiko bazkide egitera eramaten badu, lagunak ez du matrikula ordaindu beharko eta bazkideari hilabete bateko kuota batera gonbidatuko daAltsasuko Zelandi kiroldegiak 1.656 bazkide ditu gaur egun. "Krisiarekin egoera dagoen bezala egonda, eta beste kiroldegi batzuek izan duten bazkideen jaitsiera ikusita konforme egoteko modukoa da, balantze ona da, baina uste dugu kopuru hori igo egin daitekeela" adierazi du Altsasuko kirol zerbitzuko teknikari Luis Alberto Duranek. Horregatik "Bazkidea+ Laguna= Zelandi" izeneko bazkide kanpaina jarri dute martxan. Kanpaina zabalik dago ekainaren 15era arte. Bazkide gehiago lortu eta bazkideak saritu Zelandi kiroldegia Atabo enpresa publikoak kudeatzen du. Ataboko arduradun Asun Fernandez de Garaialde y Lazkanok kanpainaren nondik norakoak azaldu zituen. "Bazkide batek bere lagun bat kiroldegiko bazkide egitera ekartzen badu, lagunari ez zaio matrikula kobratuko (75 euro), eta bazkideari hilabete bateko kuota oparituko zaio (16,15 euro igerilekuetako kuota badu eta 21,20 eurokoa kuota mistoa (igerilekuak+gimnasioa) badu)" azaldu zuen enpresa publikoko arduradunak. Bazkide kanpainaren helburua bazkide gehiago lortzea da, kiroldegiko finantziazioa hobetzeko. Baina, bestetik, bazkideen fideltasuna errekonozitu eta, nolabait, saritu nahi da. "Pentsatzen dugu kanpainak eragina izango duela, jendea galdezka etorri baita" gaineratu du Luis Alberto Duran teknikariak. Beleixeguaixe txartelarekin kiroldegiko matrikula doanAsun Fernandez de Garaialdek Bierrik fundazioko bazkide egitera animatu nahi ditu altsasuarrak eta sakandarrak. "Guaixe eta Beleixe laguntzeaz gain Beleixeguaixe txartela lortzen da, eta txartel horrekin Zelandi kiroldegiko matrikula dohainik izango dute Bierrikeko bazkideek. Hortaz, 50 euroko kuota amortizatuko dute, Zelandiko matrikulazioak 75 euro balio baititu. Gainera, Sakanako saltoki pilo batean deskontuak lor daitezke" azaldu zuen Altsasuko udaleko zinegotziak. Bazkideen abantailakZelandi kiroldegiko bazkideek hainbat abantaila dituzte. Zelandiko instalazioak aprobetxatu ahal dituzte, udan Dantzalekuko igerilekuetako sarrera doan dute, eta kiroldegiak eskainitako ikastaroetan lehentasuna izateaz gain, ikastaroak merkeago dituzte. Adina                                 Sarrerako kuota       Hilero (igerilekua)       Hilero (igerileku+gimnasioa)16 urtera arte                               55                             12,15                                    ----16-64 urte                                    75                             16,15                                   21,2 64 urte +                                      75                             13,15                                  17Familia (3 kide edo +)          Helduena soilik                 12,15                                  15,9Hileko txartelakAdina                     Igerilekua        Igerilekua+gimnasioaHaurrak                      24                              ---Helduak                     31,95                         42Hobariduna                27,15                         35,7Udako ikastaroetan izena ematea zabalikAltsasuko Udalak makina bat ikastaro eta jarduera antolatu ditu udarako. Tartean daude Udan Bateratuz programaren izenburupean antolatutako Udan Euskaraz eta Bateragarria-dibertigarria kontziliazio programa, baita diskapazitateren bat duten gazteendako ere, eta Intxostiapunta gazte gunean antolatutako ikastaro eta ekitaldiak. Horretaz gain, uztailerako aquagym eta igeriketa ikastaroak antolatu dira, ordutegi zabalean. Izena ematea zabalik dago ekainaren 2ra arte, 012 telefonora deituz edo www.altsasu.net web gunearen bidez. Informazio gehiago web orrian, kiroldegian eta etxez-etxe buzonetatutako eskuorrietan. Atabok Zelandi kiroldegirako gerentea kontratatu nahi duZelandi kiroldegiko gerenteak lanpostua utzi duenez, Atabo enpresa publikoak kiroldegia kudeatuko duen gerentea kontratatzeko deialdia egin du. Eskatutako titulazioari dagokionez, Enpresaritza, LADE edo Ekonomia lizentziatuek edo diplomatuek aurkeztu ahal izango dute euren curriculuma, eta euskaldunak beharko dute izan. EGA titulua ez badute euskara proba pasa beharko dute. Jakina, kirol instalazioen gestioan eta gestio orokorrean izan ahal duten esperientzia baloratuko da. Zelandiko gerenteak 15 langiletako instalazioak kudeatu beharko ditu. Probaldia gaindituz gero, jardunaldi osoko lan kontratu mugagabea eskainiko zaio, eta uztail inguruan hasiko litzateke lanean. Curriculumak, argazkiarekin, ondoko helbidera bidali behar dira: fundacion.gestionempleo@unavarra.es. Dantzalekuko igerilekuakDantzalekuko igerilekuak ekaina erdialdetik aurrera zabaltzea aurreikusten du Altsasuko Udalak. Zelandiko kiroldegiko bazkideek sarrera doan izango dute. Horretarako Zelandi kiroldegian edo Dantzalekun bertan akreditazio txartel bat eskatu beharko dute.