Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sunsundeguiko enpresa batzordeak salatu du zuzendaritzak langile bat bidegabe kaleratu duela. Horrekin batera, enpresak duen "kudeaketa txarra eta antolaketa" salatu du. Aurtengorako Enplegu Erregulazio Espedientea indarrean da, 96 egunerako, eta lan gutxi aurreikusi zelako 40 langile urte baterako kalean daude. Enpresa batzordeak salatu duenez, "bitartean, langile batzuk aparteko orduak egiten ari dira; 12 orduko aurrerapenarekin lan txandak aldatzen dira; Aldi Baterako Lan Enpresen bidez kontratazioak egin dira; azpi-kontratazioa..." Sunsundeguiko langileek ordezkariek salatu dute zuzendaritzak malgutasun neurriak erabili dituela antolakuntza falta estaltzeko. Enpresa batzordea kudeaketarekin kezkatuta dago eta lantegiak duen "egiturazko arazoak konpondu eta enpresa salbatzea" eskatu du, baita "etorkizunerako benetako bermeak" ere.