Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Krispeta hegalariak liburua argitaratu berri du idazle altsasuarrakDuela bi urte Ebelina Mandarina argitaratu zuen Castillo Suarezek. Iaz Nobio bat nire amarentzat eta Muxurik nahi liburuak. Haur literaturaren harra sartu ote zaion galdetuta Suarezek Beleixe Irratian (FM 107,3) esan du, "Gertatzen da argitaletxeek haurrendako liburuak eskatzen dizkizutela. Poesia libururik ez dizu eskatuko, edo nekez".Krispeta hegalariekin identifikatu den galdetu diote egile altsasuarrari Beleixe Irratian (FM 107,3): "Bai. Liburu honetan haur bat krispetak jan eta hegan ateratzen da. Ni haurra nintzela amonak buñuelos de viento edo haize kruspetak egiten zituen. Esaten zigun bi baino gehiago jaten bagenituen hegan aterako ginela". Suarez ez zen inoiz arriskatu hirugarrena jatera, eta har hori izan du. Liburuan behar baino krispeta gehiago jan eta hegan ateratzen den haurraren istorioa kontatzen du. Atzetik amona motoan atzetik joanen zitzaion, zeruan ihes egin duten gasezko puxika guztiak biltzen dituen irla eta beste opatuko dituzte bidai horretan. Itzali nahi ez duen izar bat ere opatuko dute bidean. Suarezen liburuari Enrique Morente bilbotarrak jarri dizkio irudiak. Liburuan izenik aipatzen ez bada ere idazle altsasuarrak neska bat zuen buruan. Baina marrazkilariak mutiko bat marraztu du. Beleixe Irratian (FM 107,3) bitxikeria hori azaldu du egileak. Aurki beste lan bat aurkeztuko duela ere aurreratu du.