Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kima euskara taldeak bi gaiak lortzeko deia zabaldu du altsasuarren artean. Horretarako bi eskaera egin die. Aurrena errenta aitorpena euskaraz egin dezatela. "Foru administrazioari euskaraz bizi nahi dugula adierazteko beste modu bat da hori". Bigarrena, objekzio fiskala egitea, "Nafarroako Gobernuak euskararen alde nahikoa egiten ez duelako" . Hala desbideratutako dirua Sakanan euskarazko komunikabideak sustatzen dituen Bierrik fundazioari ematea proposatu du.