Sunsundeguiren salmentak %10-20 artean haziko dira aurten

Guaixe 2012ko maiatzaren 24a

Halaxe jakinarazi zuen asteartean Nafarroako Parlamentuko Industria batzordean Lourdes Goikoetxea industria kontseilariak, NaBaik eskatutako agerraldi batean. Tren eta autobus gehiago saltzeko arrazoia, kontseilariak azaldu zuenez, Nafarroako Gobernua Sunsundegui eskuratu ondoren merkatua enpresarengan zuen konfiantza berreskuratu duela batetik (bezeroak bueltatu dira) eta, bestetik, enpresa konpainia handien artean egonkortzea. Hala ere, Goikoetxeak aurreratu zuen zaila izanen dela urteko kontuak positiboan ixtea. Nafarroako Gobernuak esku hartu zuen enpresak eta haren  kargu eginen den erosle baten bila ari da. Elkarrizketak egon arren, itxita ez dagoela ezer aurreratu zuen. Baina Goikoetxeak jakinarazi duenez, ANEL erakundearekin harremanetan jarri da, Sunsundegui kooperatiba, elkarte laboral edo formula misto bat bihurtzeko dituen aukerak aztertzeko. Kontseilariak aurreratu zuenez, kostuen murrizketa ildoarekin jarraitzeko asmoa du enpresak, bereziki hornikuntza eta langileria gastuetan. Bestetik, produktibitatea handitzeko neurri gehigarriak hartzen ari zirela azaldu zuen Goikoetxeak. Eta iragarri zuen kontratu batzuk itxiz gero Sakanako enpresetan zenbait lan azpi-kontratatzeko aukera izanen dela. Autobus berriaGaragarrileko aurreneko astean aurkeztuko da estatuan eta azaroan Birminghameko nazioarteko azokan. Luxuzko autobusen 2 prototipo egiten ari dira, Alsa enpresarendako izanen da. Aurtengo lan karga Interbus taldeak    50 autobusSamar taldea        15 autobusAlsa            25 autobusMayers        35 autobus, negoziatzen.Trenak: 3 urtetan 35 tren karrozatzea, negoziatzen. Datuak                    2010                  2011           AldeaAutobusak    249                    187            -%25Salmentak   44.555.000    27.501.000    -%38,4Hornitzea    31.444.000*   17.756.000** -%43,53Langileak    12.562.000    10.313.000    -%17,9Urteko kontua - 7.365.000  -5.592.000   -%24    *Salmenten %70,57**Salmenten %64,56