Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iskiza Sakana klubak gimnasia erritmikoa zer den eta nola lan egiten duten erakusteko ate irekien jardunaldia antolatu du maiatzaren 29an, asteartean, Altsasuko Zelandi kiroldegian. Bertara joateko gonbitea egin diete Sakanako haur eta gaztetxo guztiei. Helburua gaztetxoek kirol honen praktika gertutik ezagutzea da, hurrengo ikasturterako klasetik kanpoko ekintza moduan hautatu dezaten. Klasea zuzeneanIskizako entrenatzaileek gimnasia erritmikoko klase bat emango dute zuzenean, Sakanako neska-mutilek gimnasia erritmikoko funtzionamendua zuzenean ikusi dezaten. Bi deialdi egin dituzte. 2008an eta 2006an jaiotako haurrendako ate irekiak 17:00etatik 18:00ra arte izanen dira, eta 2005etik gora jaiotako haurrendako 18:00etatik 19:00ak arte.