Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Eguna da. Bilgune Feministak eta Altsasuko Feministak taldeek data baliatuko dute Nafarroan abortatzeko eskubideak duen egoeraz ohartarazteko. Bi erakundeek nabarmendu dute asko borrokatu behar izan zela epekako legea lortzeko, “onena ez bada ereâ€.Bi erakunde feministak ohartarazi dutenez, “murrizketa garai honetan gure gorputzaren, gure sexualitatearen eta gure amatasunaren gainean erabakitzeko eskubidearen alde borrokatzen jarraituko duguâ€. Aipatu eskubideak, “emakume guztiendako eta sare publikoan†aldarrikatzeko, gaurko kontzentrazioa deitu dute, 20:00etan, Altsasuko udaletxe aurrean. Gure gorputza, gure erabakia leloa izanen du elkarretaratzeak.