Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, hiru erakunderen laguntzarekin - Sakana Triatloi Taldea, Atabo Altsasua S.L. eta Nafarroako Kirol Institutua - triatloi campusa antolatu du udarako. Triatloi campusa uztailaren 16tik 27ra gauzatuko da, Altsasuko igerilekuan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara. 8 urtetik 16 urte bitarteko gaztetxoek hartu ahalko dute parte. Triatloi campuseko begiraleak Sakana Triatloi Taldeko Aitor Mozo, Urko Berdud eta Mikel Lakuntza izanen dira. Atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza elkartzen dituen jarduera honetako nondik norakoak azalduko dizkiete izena ematen duten gaztetxoei, teoria eta praktika uztartuz. Jokoan bidez murgilduko dira kirol eder honetan. Gainera, uztailaren 21ean Sakanako X. Triatloia ospatuko da Urdiainen eta campusean ari diren gazteek bertan parte hartzeko aukera izanen dute. Izena ematekoEkainaren 18ra arte eman daiteke izena, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866) edo kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoan. 30 euroko kuota ordaindu behar da Euskadiko Kutxako 3035 011693 116.0.00332.8 kontu zenbakian.